Tags euskara

0 iruzkin

Meme festa sarean, Zarauzko Euskaraz Bizi egunaren atarian

Meme festa sarean, Zarauzko Euskaraz Bizi egunaren atarian

Euskaraz Bizi eguna ospatuko dute bihar Zarautzen. 10. urtez ospatuko dute eta «Hamaika egitera goaz» izango du lelo aurtengo edizioak. Urtero legez, Euskal Jai eguna baino astebete lehenago ospatuko dute eguna eta ohi bezala, herri bazkaria izango da eguneko ekitaldi nagusia. XXI. herri lasterketa jokatuko dute bazkaria aurretik. Bazkalostean, ostera, Sakatu elektrotxarangak jarriko ditu parte-hartzaileak dantzan.

Kaleak eta plazak okupatuko dituzte bihar euskaraz bizitzeko...

0 iruzkin

#30egun30film, euskal zinezale komunitatea pizteko erronka

Euskal zinezale komunitatea esnatzeko helburuz ari da lanean #30egun30film traola. Orain bost egun abiatu zen Twitterren eta zinema pasio duen Gaizka Izagirre dabil erronka honen atzean. Hainbat euskal komunikabideetan aritzen da Izagirre film/telesail kritikari bezala eta ikus-entzunezko munduarekiko pasio hori guztia euskaraz zabaldu daitekeela frogatzen saiatzen da egunero.

Euskal zinezale komunitatearen tamaina ezagutu eta hura iratzartzeko bokazioz bota zuen erronka eta NAIZi aitortu...

0 iruzkin

Osasun zientziak euskaraz ikasteko aldarria, graduazio ekitaldian

EHUko Medikuntza ikasleen graduazioa izan zen ostiralean eta aurten ere, presente egon da euskaraz ikasteko eskubidearen aldarrikapena. Euskaraz ikasteko trabak izan dituzten ikasleak banaka banaka aipatu eta 140 ikasle zutitu eta txaloka zeudela jarraitu dute Medikuntzako ikasketak euskaraz egin ahal izateko dauden trabak aletzen. Ikasle moduan «nahi eta ezina» sarritan sentitu dutela salatu eta medikuntza euskaldun eta kalitatezko baten alde borrokan jarraituko dutela berretsi...

3 iruzkin

«¿Esta niña sólo sabe euskera? Pues tenemos un problema»

Igor Elortza bertsolaria buruan kolpe hartutako hiru urteko ume batekin joan zen igandean Durangoko larrialdi zerbitzura. Ebakia artatu behar zion medikuak ez zekien euskaraz eta umetxoarekin elkar ulertzeko zuen arazoaren aurrean: «¿Esta niña sólo sabe euskera? Pues tenemos un problema», bota zuen gaztelera hutsean.

0 iruzkin

Euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizteko Benito Ansola Beka, zabalik

Loading player...

Euskaltzaleen Topaguneak Benito Ansola Beka banatuko du berriz. Euskal kultura hedatu eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea du xede laugarren aldiz banatuko duten beka honek. Ekainaren 2ra arte izango da proiektuak aurkezteko tartea, eta irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du ikus-entzunezkoa egin ahal izateko.

Hemezortzi eta 36 urte arteko gazte euskaldunei (ala Euskal Herrian bizi direnei) zuzendutako beka da eta deialdira euskarazko ikus-entzunezko lanak egiteko...

azken post-ak
azken iruzkinak