Tags irunea

0 iruzkin

Iker Araguasi ongietorri beroa egin diote Iturraman

Loading player...

Bederatzi urteko espetxealdiaren ondoren, Iker Araguas Iruñeara itzuli zen atzo, aske. Ongietorri hunkigarria egin zioten berezkoa duen Iturrama auzoan, eta omenaldi xumea jaso zuten bere gertukoek ere.

Momotxorroak, bertsoak, agurra eta abesbatzaren kantuak ez ziren falta izan, irriak eta malkoak nahastu ziren ekitaldian. Ahotsa. infok ekitaldiko une ederrenekin bideo ekoiztu du.

Ocaña II espetxetik atera zen atzo goizean gazte iruindarra. Senide eta lagunak zain zituen...

0 iruzkin

Euskal presoen eskubideen alde geldi, baina bizkor

Euskal presoen eskubideen alde, geldi baina mugimenduan. Horrelaxe agertu dira Iruñean ‘mannequin challenge’ delako honekin. Kamera bat mugitzen ari den bitartean inguruko jende guztia, maniki bat izango balitz moduan, geldi-geldi dago. Bogan dagoen erronka birala da eta sare sozial oro halako adibidez lepo dago.

Kalera Kalera dinamikak Irikialdia ekimenari eman dio bide Iruñean ekimen honekin. Gaur bertso balkonada izanen da Nabarreria kalean eta bihar, berriz,...

0 iruzkin

Ikur «faxistak» ezabatzea eskatu du Ernaik pankarta ikusgarri batekin

Nafarroako Diputazioaren aurrealdean eskegi zuten pankarta, bertako armarritik ereinozduna kentzeko erabiltzen ari den aldamiotik igota.«Faxismoa zapaldu. Nafarroa askea eraiki» zioen Iruñea erdialdean ikus zitekeen pankartak.

Atzo goizean zintzilikatu zuen Ernaik pankarta, minutu gutxira kendu zuten langileek.

Ahotsa.info-k grabatu zuen ekimena.

azken post-ak
azken iruzkinak