Tags korrika

0 iruzkin

Dantzan, kantuan eta hegan, Korrikaren zain

Loading player...

Geroz eta gutxiago falta da Korrika lasterka abiatzeko. Datorren ostegunean, hilaren 30ean hasiko da Korrika Otxandion eta Euskal Herria zeharkatu ostean, Iruñean aurkituko du helmuga apirilaren 9an.

Irrikaz itxaroten den lasterketa da Korrika, baina zain diren bitartean, dantzan, abesten eta hegan aurkitu ditugu baten batzuk. Ikusi bestela!!

Durangon, beste hainbat herrietan moduan, Korrika Txikia eginen dute herriko txikienek. Bertan Flashmoba egingo dute eta bertako dantza pausoz...

0 iruzkin

Everestetik Parisera, tipi tapa korrika!

Everestetik Parisera, tipi tapa korrika!

Historian lehen aldiz neguan eta oxigenorik gabe Everest igotzen ahalegindu da Alex Txikon. Ez du bere erronka lortu baina behe kanpalekutik jaitsi aurretik, laster abian izango den Korrikari babesa eman nahi izan dio bere taldearekin batera. Euskarak ez du mugarik eta 5250 metrotatik ere euskararen alde agertu dira mendizale trebe hauek.

0 iruzkin

Dantzan, kantuan eta lasterka, euskara eta gaelikoaren alde

Urteetan egoera gutxituan eta bazterrean izan da gaelikoa Irlandan. Azken hamarkadetan ostera, hizkuntza zeltiarra plazara atera eta bere erabilera sustatzeko bideak bilatzen dabil. Gaelikoari adorea eman eta haren aldeko atxikimendua sustatu nahian ekimen ugari egin dituzte azken urteotan. Azkena, ‘Nós’ aldizkariak eta Coláiste Feirste bigarren hezkuntzako eskolak elkarlanean egindako Lip Dub ederra.

 Euskal Herrian egiten dugun moduan, Irlandan ere bi urtetik...

0 iruzkin

Wiliam Wallace ere Korrikaren lekukoaren atzetik

Loading player...

Euskal Herrian barrena abiatu aurretik, euskararen lekukoa mundua ezagutzen ari da. Edinburgon ere ibili da eta bere atzetik Wiliam Wallace eskoziar heroia ere ikusi dugu.

Apirilaren baterako egin du hitzordua Korrikaren 20. saioak Edinburgon, «Dibertsitatea gure identitatea» lelopean eta  Eskozian bizi diren euskal hiztun guztiak bildu nahi dituzte.

Euskal herritarrok martxoaren 30a arte itxaron beharko dugu Korrikaren atzetik arineketan ibiltzeko, baina, Grezian ere abian...

0 iruzkin

Grezian abian da jada Korrikaren lekukoa

Loading player...

Martxoaren 30ean ekingo dio bideari Otxandion Korrikaren 20. saioak baina dagoeneko euskararen lekukoak ekin dio bideari hainbat txokotan. Horietako bat Grezia, Chios uhartean Zaporeak ekimeneko kideak aurreratu dira oraingoan.

Bideoaren amaieran euren mezua zabaltzeko ere baliatu dute Korrikaren lehen ekinaldi hau honako hitzekin: «Korrika hasi da jada, euskaldunok elkartasunaren bidean laster batean goaz eta...  Egeo itsasoko irla txiki batetik salto egin eta muga guztiak...

azken post-ak
azken iruzkinak