Tags kultura

0 iruzkin

‘Herejía’, Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizun berria

Herejia from Bogoroditsie abesbatza on Vimeo.

Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizun berria da ‘Herejía’. Ikuskizunak XV. mendean, Alonso de Mella frantziskotarrak sustatutako mugimendu heretikoaren kontrako jazarpena du oinarri.

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen ditu ‘Herejía’ ikuskizunak, Ion Ugarrizaren zuzendaritzapean. Hiru diziplina artistikoak ezkonduz eta interpretazioa propio zainduz, giro berezia sortu eta bertan murgildu nahi da...

0 iruzkin

‘Jotamentala’, jotari eskainitako film dokumentala

Jota dantza protagonista bihurtu du AIKO taldeak ‘Jotamentala’ dokumentalean. 50 minututan zehar eta euskaraz zein gaztelaniaz, jotaren inguruko ibilbide zorrotza egiten du film dokumentalak.

Filmean ikusten den moduan, jatorrian Elizak bekatuzkotzat hartu zuen dantza da jota, eta, euskal nazionalismoak garbi eta kasto bilakatu zuena; landa inguruko munduari ustez lotua egon arren, betidanik hirikoa izan den eta den dantzatzat dute AIKO taldekoek.

Han eta hemen aurkezten ari den...

0 iruzkin

Katalina de Erauso pastorala prestatzen ari dira Baionan

Baionan zein Donostian izango da Katalina Erausoren inguruko lehen pastorala. Lehena ekainaren 5ean izango da eta irailaren 4ean, aldiz, Donostian. Maite Berrogain Ithurbidek idatzi du Katalina de Erausoren pastorala eta Kanaldudek erakusten digun modura prestaketa lanetan dira dagoeneko.

Baina nor da Katalina de Erauso? «Moja alfereza» ala XVII. mendeko transexuala?

Katalina Erauso, Moja alfereza ezizenarekin ezagun egin zen emakumea Donostian jaio zen, XVII. mendearen amaieran....

0 iruzkin

Loraldia, ate joka

Apirilaren 9tik 24ra izango da Loraldia Festibala eta hamasei egunez, kulturaz gozatu ahalko da Bilboko erdialdean. Ekimen ugari prestatzen ari dira ordurako eta hamarnaka sortzaileen atea jo dute antolatzaileek, sarean zabaldu duten bideoan ikusi daitekeen moduan. Iratxe Fresnedak, Josu Goikok, Miren Amurizak, Andu Lertxundik, Imanol Agirrek, Bixente Martinezek, Edu Murumendiarazek, Maddi Oihenartek eta Mireia Gabilondok hartu dute parte bideoan.

Asteartean aurkeztuko dute Festibala,...

azken post-ak
azken iruzkinak