Tags piztu-info

0 iruzkin

Borondatez soilik lortu ahal da %60 birziklatzea?

Piztu.info: Goizean (otsailak 22) aurkeztu dute Donostiako hainbat auzo elkartek eta hondakinen arloko eragile eta norbanakok osatzen duten Donostiako Hondakinen Bilgunea. Ekimenean ohiko errefuxaren edukiontzi berdetik 5 poltsa atera eta bertako zaborra sailkatu dute. Ekimen honen bitartez erakutsi nahi izan dute borondatezko sistemarekin ezinezkoa izango dela 2016rako %60ko birziklapen tasara iristea.

0 iruzkin

Torturaz, bera jasan duten bi donostiarrekin

Piztu.infok postontzian: Otsailak 13 Torturaren aurkako eguna da, duela 33 urte Joxe Arregi torturatu hil zutelaren urteurrenarekin batera. Josetxo eta Astolforekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta gaur torturaren inguruan kontatu zigutena ekarri nahi izan dugu. Torturak salatu arren, ikertu gabe artxibatuak izan ziren salaketa horiek. Beraiek bezala, hamaika donostiar izan dira torturatuak ere.

0 iruzkin

Mohamed (Mendebaldeko Sahara), 15 urte Euskal Herrian

Aniztasunaren aldeko eguna ospatu zuten larunbatean Donostian. Ekimen ugari izan zen. Orain PIZTU.info proiektuak honako elkarrizketa igorri digu postontzira: Mohamed (1966) Mendebaldeko Saharauia da eta 15 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen, horietako azkenak Donostian.

Denetariko elikagaiak saltzen dituen dendatxo bat du Gros auzoan, eta bertan egin digu harrera, euskaraz. Besteak beste, bizimoduaz, etorkinen gizarteratzeaz, aniztasunaz, Donostiaz, enpleguaz eta hizkuntzaz hitz egin...

azken post-ak
azken iruzkinak