Naiz+ Naiz+

197/2006: Zer gertatuko da martxoaren 20an Estrasburgon?

Herrira. Datorren martxoaren 20an, Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Inés de Río euskal herritarraren auzia berraztertuko du. Bideo honetan, Amaia Izko abokatuak auzi honen nondik norakoak azaltzen ditu.

Ines del Riok preso politikoak espetxean 25 urte egin ditu, 2008an bete zuen bere zigorra, baina, aske gelditu baino lehenxeago, zigorra beste bederatzi urtez luzatu zioten. Auzia Estrasburgoko auzitegira iritsi, eta 2012ko uztailaren 12an honek dekretatu zuen presoak aske behar zuela, espetxealdia luzatzeko oinarritzat hartutako 197/2006 doktrinak Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen duelakoan.

Espainiar Estatuak ez du erabakia bete, ordea, eta Inés del Ríok preso jarraitzen du, arrazoi beragatik aske utzi beharko lituzketen beste 72 euskal preso politiko bezalaxe. Haien arteko batzuek 20, 25 eta 30 urte ere eman dituzte espetxean, badira adinean aurrera doazenak eta eritasun larriak dituztenak.

[Vídeo] ¿Una luz al final del túnel?