GuraSOSek pasa den larunbatean Donostian egindako manifestaldiak ez zuen lekurik izan EiTBko albistegietan. Isiltasun informatiboari aurre egiteko "200.000 baietz!" kanpainia jendarteratu du orain. "Gipuzkoa + : eman bidea osasuna eta adostasunari" manifestazioaren berri ematen duen albisteak egun horretako audientzia gainditu eta Euskal Herriko 200.000 pertsonek ikustea nahi dute erronka honekin.