Naiz+ Naiz+

Ahotsaren aldeko #MannequinChallenge-a Iruñean

Hainbat alderdi politikok eta hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info hedabide nafarra. #GureAhotsa leloari helduta abiatu du proiektu komunikatiboak defentsa dinamika herritarra eta bide horretan grabatu zuten asteburuan herri mugimenduetako ordezkariekin ‘Mannequin Challenge’ delakoa. 

Bogan jarri da azken aldian manikien erronka delakoa. Helburua bideoaren une baten denak denda bateko panpinen gisara geldi geratzea da (begira sarean batzuk).

Ahotsaren kasuan minuturen batez bai baina ez daude geldi egoteko... eta hala segi dezatela urte askoan!