\r\n


(Azal denak ikusteko pasa sagua irudiaren gainetik edo egin klik hemen)

\r\n

Pentsatzekoa zen moduan mundu osoko egunkarietako azaletan ageri da Donald Trump AEBetako presidente berria. Horien bilduma bat dakarkizuegu hemen.

\r\n

Paristik izenburu indartsuenetako bat, \u2018American psycho\u2019 izenburua darama \u2018Lib\u00e9ration\u2019 egunknariak azalera Trumpen ilunpeko argazki batez lagunduta. Pare bat egunkaritan irudi bera ikusi dugu, Askatasunaren Estatua delako hori, eskuekin bere aurpegia aldatuz \u2018Daily Mirror\u2019 egunkariak daraman moduan honako galderarekin \u00abZer egin dute?\u00bb. Titular handia \u2018The Daily Telegraph\u2019 australiarrak daramana, \u2018W.T.F.\u2019 laburdura (What the fuck, \u00abZe kristo?\u00bb gisa itzuli ahalko genukeena pixka bat goxatuz...).

\r\n

\"\"

\r\n

Kanpainan zehar aberats estatubatuarrak zuzenean hizpide izan dituen herrialdeei dagokionez, harritu gaitu Mexikoko prentsan bere argazkia daraman bakarra \u2018La Jornada\u2019 izatea. Estatubatuarren erabakiak suposatu duen kolpea du hizpide izenburu nagusian atzo garaipena Clintoni emanez argitaratu zen egunkariak. Beste mexikarretan, esandakoa, Trumpen argazkirik ez eta kezka mexikarren artean.

\r\n

Iranen garaipen honek ez duela euren politikarik aldatuko nabarmendu dute eta hemendik aurrerakoan sortzen diren zalantzak dituzte hizpide Belgikan, Katalunian eta baita Euskal Herrian ere.

\r\n

\"\"

\r\n

Espainiako hedabideen kasuan pare bat detaileri begira geratu gara. \u2018El Mundo\u2019-k nola dion \u00abpopulismoen aroan\u00bb sartu direla AEBak, atzo batek baino gehiagok lotu nahi izan zuen eskuin muturra eta ezkerra, bi erpinak elkar ukitzen direnaren teoriari eutsiz. Eta harridura sortu diguna, \u2018La Razon\u2019 bezalako egunkari bat Trumpekin ere kezkatuta ikustea \u00abDesordena mundial berria\u00bb titularrarekin.

\r\n

\u00abTrumped!\u00bb, tronpatua edo garaile, bitara uler daitekeen hitz jokoa darabil askok eta jokoekin jarraituz azpimarratzekoa \u2018Dagbladet\u2019 norbegiarrarena, \u00abGood morning, America\u00bb esamoldean egunaren lekuan gaua jarrita: \u00abGood night, america\u00bb.

\r\n

\"\"

\n"}
Naiz+ Naiz+

‘American psycho’ eta ‘WTF’ #TrumpPresident munduko azaletan

20161110_azalak


(Azal denak ikusteko pasa sagua irudiaren gainetik edo egin klik hemen)

Pentsatzekoa zen moduan mundu osoko egunkarietako azaletan ageri da Donald Trump AEBetako presidente berria. Horien bilduma bat dakarkizuegu hemen.

Paristik izenburu indartsuenetako bat, ‘American psycho’ izenburua darama ‘Libération’ egunknariak azalera Trumpen ilunpeko argazki batez lagunduta. Pare bat egunkaritan irudi bera ikusi dugu, Askatasunaren Estatua delako hori, eskuekin bere aurpegia aldatuz ‘Daily Mirror’ egunkariak daraman moduan honako galderarekin «Zer egin dute?». Titular handia ‘The Daily Telegraph’ australiarrak daramana, ‘W.T.F.’ laburdura (What the fuck, «Ze kristo?» gisa itzuli ahalko genukeena pixka bat goxatuz...).

Kanpainan zehar aberats estatubatuarrak zuzenean hizpide izan dituen herrialdeei dagokionez, harritu gaitu Mexikoko prentsan bere argazkia daraman bakarra ‘La Jornada’ izatea. Estatubatuarren erabakiak suposatu duen kolpea du hizpide izenburu nagusian atzo garaipena Clintoni emanez argitaratu zen egunkariak. Beste mexikarretan, esandakoa, Trumpen argazkirik ez eta kezka mexikarren artean.

Iranen garaipen honek ez duela euren politikarik aldatuko nabarmendu dute eta hemendik aurrerakoan sortzen diren zalantzak dituzte hizpide Belgikan, Katalunian eta baita Euskal Herrian ere.

Espainiako hedabideen kasuan pare bat detaileri begira geratu gara. ‘El Mundo’-k nola dion «populismoen aroan» sartu direla AEBak, atzo batek baino gehiagok lotu nahi izan zuen eskuin muturra eta ezkerra, bi erpinak elkar ukitzen direnaren teoriari eutsiz. Eta harridura sortu diguna, ‘La Razon’ bezalako egunkari bat Trumpekin ere kezkatuta ikustea «Desordena mundial berria» titularrarekin.

«Trumped!», tronpatua edo garaile, bitara uler daitekeen hitz jokoa darabil askok eta jokoekin jarraituz azpimarratzekoa ‘Dagbladet’ norbegiarrarena, «Good morning, America» esamoldean egunaren lekuan gaua jarrita: «Good night, america».