Naiz+ Naiz+

‘Ardoaren dantza’

Joko proposamena: Zer egingo dute dantzariek amaieran?
A: Ardoari tragoa eman; B: Ardo koparen gainera jauzi

’La danza del vino’ izenburupean, ekitaldietarako euren burua eskaintzen duten AurresQ ekimenekoek sortu duten dantza da hau. Ardoaren dantzaren inguruan honakoa diote: «Dantza honek ardoaren ekoizpen prozesua erakusten du modu oso ikusgarrian. Mahatsa jasotzen denetik salda honen edateko momenturaino. Bi zati nagusitan aurkezten da, ‘sorrera prozesua’ mahatsaren jasoera, honen bilketa, eta zapalketa azkenik. Bigarren zatia, ‘ardoari omenaldia’, argiztaturiko eta ardoz beteriko kopa bati egindako dantza. Ohore eta errespetu ekitaldi bat salda preziatu honi». Gozatu ba! Dantza... eta ardoa!