0 iruzkin

Argazkien bidez bizitza kontatzen ikasi dute UEUn

Udako Euskal Unibertsitatean 2010/2011 ikastaroan jarri genuen lehen aldiz “Argazkigintza dokumentala” ikastaroa martxan, Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren zuzendaritzapean (bere hainbat argazki Joseba Zabalzaren blogean aurkituko dituzue). Ordutik hona, oinarrizko beste ikastaro bat eta ikastaro berezia ere antolatu ditugu, azken hau pasa den maiatzean amaitu dena.

Malko debekatuak (Iker Etxebarria)

Ikastaro hauetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertu dituzte (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar), eta azken batean, argazkien bidez kontakizun bat egiten ikasi dute. Lan dokumentalak, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira; erreportajeak baino atenporalagoak dira. Horretaz gain, errealitateari norbere interpretazioa emateko aukera ematen dute. Argazkilariak bere ikuspuntua emateak garrantzia handia du. Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak aztertu dituzte; hasierako erabaki garrantzitsuetatik abiatuta, ediziora arteko pausu guztiak.

Ikasitakoa barneratu dutela frogatzeko, sei ikasleren lana ikusgai jarri dugu (klik egin izenburuetan argazkiak ikusteko):

Zaintzailea (Maider Egues)

Los Picaos (Ion Markel)

Los Picaos from ion markel on Vimeo.

Galdu nahi dugun trena (Iratxe Regidor)

Benetako argazkiak egiten ikasiz (Julen Unamuno)

Pausoak, gaitasun gidatua (Mikel Goñi)

/