Naiz+ Naiz+

Auzo besta Baionako Plantoun auzoan

askatasun taupadak Plantouneko etxe okupatuko kideek jaia antolatu dute larunbatean. Baionako bestak ospatzen diren egun hauetan hiriko auzoa ezagutarazteko eta bertan okupatu duten etxea erakusteko besta antolatu dute.

Arratsaldeko 17:00etatik aitzina etxearen inaugurazioa eginen da bertsolarien laguntzarekin, eta hainbat hitzartze ere izanen dira. Xumai Muruak emanen dio irekiera, "Baionako herriko etxeko balkoitik Plantouneko zuzezko atera pasako da bertsoa botatzera" azaldu du Hartzea Lopez Aranak.

Jendeari bertaratzeko gomita zabaldu du: "Sostengu besta bat da, guretzat oso inportantea da erakustea egiten duguna ez dela bakarrik zerbait indibiduala, horretarako jendea deitzen dugu etortzera. Horrela baionarrei, jabeei eta baita Baionako epaitegiari desmartxa hau legitimoa dela erakutsiko diogu, eta jendea horren alde dagoela".

Etxea okupatu zutenetik orain arte izan duten ibilbideari buruz mintzo da Lopez Arana: "Guri iruditzen zaigu etikoki borroka bat irabazi dugula". Etorkizunera begira hartuko duten bideari buruz ere mintzo da: "Guk argi dugu polizia igorri ez gero hasi gara herri harresi baten ideia planteatzen. Etxe honetan gaude, auzoko biztanleek esan digute "hau zuen etxea da" eta gaitu orain horrek isilduko".