\n"}
Naiz+ Naiz+

Belharra uhainaren agerraldia Urruñako erlaitzean

Surflariek Belharra izena ematen diote Donibane-Lohizunetik 3 bat kilometrora, itsaso barrenean, sortzen den olatu erraldoiari. Europako olaturik handienetarikoa dela erraten dute adituek. Gainera oso noizbehinka bisitatzen gaitu. Urtean behin edo bitan, askoz jota. Gaur izan da egun horietako bat eta bideoan ikusi ahal denez, surflari pare batek aukera ez dute galdu!