Naiz+ Naiz+

‘Bisaiak: jauziaren aurpegiak’, memoriaren beste ikuspegi bat

Hazparneko Zinegin festibalean (IKUSI AGENDA) estreinatuko du Ibai Agirrebarrenak ‘Bisaiak: jauziaren aurpegiak’ lana (elkarrizketa GARAn). «80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren garai gogorren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten. Ekintzak eta hildakoak asteroko ogia ziren garai horretan beraz, Frantses hiritartasuna zuten eta ibilbide pertsonal konbentzionalaz garatu ziren gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nor ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia?»

Ibai Agirrebarrena Info7 irratian:

Bost istorio jaso ditu Agirrebarrenak orain estreinatuko duen filmarako. Aurrez, Jauzia proiektuaren baitan hiru istorio zehatz hedatu ditu, bakoitza argazki eta testuz jantzita:

Dominika Mendiboure. «Anitz dira euskarak latinari hartutako maileguak. Horietako bat baino ez da da -ari atzizki ezaguna. Horren adibide dira pilotari, aizkolari, segalari eta Mikel Albisuri esker, antza, kantatu ditugun beste zenbait. Dominika Mendiboure, frantses fonetikak maileguan hartutako euskal deitura eta guzti, laborari familia bateko alaba da...Segi irakurtzen

Erbina Zubillaga familia.Erran ezin diren kontuak, kontatu ezin diren erranak eta erran gabe adi daitezkeen konta ahala kontu. Luzea da soka, laburra hitza. Borroka armatuaren zuloaren inguruan dantzatzea deliberatu duen familia atipiko honek isiltasunaren mozala askatu eta ahanzturaren erronkari aurre egitea deliberatu du, isiltasuna zulorik sakonenean lurperatuz, beren sekretutxoa azaleratuz. Segi irakurtzen

Philippe eta Beñat.Zer da delako euskal identitatea? Egia etimologikoari zor, euskarak, euskal hizkuntzak euskal hiztunen komunitateari emaniko talde batasun sentimendua. Etimologiez haragoko mundu garaikide konplexuan, berriz, gauza anitz. Badira euskaldun izan gabe euskal identitatea bere- bere sentitzen dutela erraten dutenak. Badira, halaber, euskaldun izanki euskal identitateak berekin zerikusirik ez duela aldarrikatzen dutenak. Nahasmen honen erdian, identitate mota berezi batekin egin dugu topo: borrokak izanarazten duen identitatea... Segi irakurtzen