0 iruzkin

‘Bizia irrika’, Elorrioko musika eskolaren 25 urteak

Postontzian jasota bezala: Elorrioko Musika Eskolak 25 urte bete ditu aurten eta ekintza guztiak borobilduz Bizia Irrika proiektua aurkeztu genuen atzo Arriola antzokian burutu genuen kontzertu berezian. Irakasle eta ikasleen artean kanta bat sortu dugu eta azaroan grabatu genuen Mungiako Gaua estudioan. Musika Mikel Gaztañaga irakasleak osatu du eta letrak Jose Garaizabal bertsolari elorriarrak. Abestian besteak beste Antton kantautore ezagunak parte hartu du eskolaren ikasle ohia delako.

CDak salgai egongo dira musika eskolan bertan edo www.elorriokomusikaeskola.com webgunean.

/