Naiz+ Naiz+

Borondatez soilik lortu ahal da %60 birziklatzea?

Piztu.info: Goizean (otsailak 22) aurkeztu dute Donostiako hainbat auzo elkartek eta hondakinen arloko eragile eta norbanakok osatzen duten Donostiako Hondakinen Bilgunea. Ekimenean ohiko errefuxaren edukiontzi berdetik 5 poltsa atera eta bertako zaborra sailkatu dute. Ekimen honen bitartez erakutsi nahi izan dute borondatezko sistemarekin ezinezkoa izango dela 2016rako %60ko birziklapen tasara iristea.