Naiz+ Naiz+

Charla y debate con la brigada de Askapena en la Universidad Bolivariana de Venezuela

Askapena. Este miércoles la Brigada Vasca de Solidaridad con Venezuela dará una charla sobre la situación actual en Euskal Herria, el nuevo esceanario político y que es lo que ha permitido llegar a ese nuevo escenario. La actividad estará enmarcada en el Campamento Internacional de la Juventud Antifascista y Antiimperialista que se está celebrando en la Universidad Bolivariana de Venezuela en Los Chaguaramos (Caracas). (+ Brigadaren lehen egunetako kronika)

Askapenaren Venezuelako brigada iraultza bolibartarraren zurrunbiloan barnetaratu da dagoeneko.

Caracaseko Simon Bolivar aireportuan, pausu bat eman orduko, latin amerikan justizia sozialean lehen herrialdea dela oroitarazten digun afitxe erraldoia irakur daiteke, eta haren ondoan, bertze bat mundu mailan unibertsitate matrikula gehien duen bosgarren herrialdea dela gaztigatuz. Eraldaketa sozial eta politikoarekin engaiatu den herrialdean barneratu gara.

Sebasek eta Juliok osatzen dute Pakito Arriaran fundazioaren harrera-taldea, eskuzabal eta irribarretsu ongi etorria eman eta Marioren laguntzarekin Vargas estatuan dagoen Caraballera parrokiarat eraman gaituzte. Trafiko pilaketak saihesteko barneko bideetatatik joan gara eta horrek, herrialdearen azaleko lehen ikuspegia eman digu, etxebizitiza duinak bermatzeko Gran Misión Venezuela ekimenaren emaitzak hain zuzen.

Bizitegi-multzo berriak orbanen moduan nonahi barreiatuta ageri dira eta haien inguruan  mendizerraren altzoan rantxitoak, oraino egiteko dagoenaren erakusgarri, baino batez ere prozesu iraultzailea hasi aitzinean herrialdeak bizi zuen endekapen soziala agertzen dutenak  Bidean ongi zaindutako espazio publikoak ikusi daitezke eta era guztietako lelo eta aldarriak; horietako batean Fidel Castro, Che Guevara eta Hugo Chavez daude “o construimos el socialismo o se acaba el mundo”. Edo gure arreta bereziki bereganatu duen hau “un pueblo socialista irremediablemente será feminista”.

Azkenean lehendabiziko egunetan gure etxea izanen den Los Corales sektoreko Casita del Poder Popularrerat iritsi gara. Karinak ongi-etorria eman digu eta hainbat elkarteren artean auzolanean eraikitzen ari direla jakinarazi digu. Ilunabarra iristean Casitako jendeekin bildu gara, etxe honetan Voz Antiimeperialista, Red Cultural eta Frente Nacional Comunal Simon Bolivar erakundeak daudela jakinarazi digute eta erabilera anitzeko espazioa sortzen ari direla. Kanpoko bisitak hartzeko aterpea, irrati komunitarioa, inprenta, baratza... Autogestioaren bidez eraikitzen ari dira, baliabide ekonomikoak jarduera desberdinak eginez eskuratu.

Red Culturaleko gazteek beraien lanaren berri eman digute musika erabiliz gazteriaren artean egiten duten ahalegina. Jatorri afrikarreko musika egiten dute, erran digutenez, azkeneko hamarkadetan inperialismoaren eraginez bertako erroak eta identitatea galtzen ari dira, hortaz, beren sustraiak berreskuratzeko saiakera da. Hala, Red Cultural Venezuelaren prozesu iraultzailaren baitan kokatzen da eta eratu duten danborren taldeak helburu politiko horri erantzuten dio.

Voz Antiimperialistako Karinak eta Lionelek kontseilu komunalen berri eman digute, Venezuelan eraikitzen ari den herritar eta lurralde botere berria, horren inguruan, hala ere, bertze egun batean sakonago arituko gara. Prozesu bolibartarraz solastatu zaizkigu eta interes bereziarekin galdegin Euskal Herriari buruz. Elkarrizketa zintzo eta aberasgarria sortu da denen artean. Akitzeko ron pixkat ekarri dute eta danborren taldeak danbor-joleekin eta dantzariekin lehendabiziko egunari akabaila eman dio. Bertze behin bertako adiskide batek goxoki erran digun moduan “zirkulazio txarra” dugula nabarmen gelditu da.

Kubaren elkartasun mugagabea

Venezuelako Brigadaren bigarren egunean Kubako medikuen zentro bat ezagutu dugu. Gobernu bolibartarraren hasierako helburuetako bat osasun publiko eta unibertsala bermatzea izan da baina herrialdeak zituen egiturazko gabezien ondorioz eta osasun pribatuaren nagusigoa zela eta, Kubako gobernuaren eta  medikuen laguntza nahitaezkoa izan da.

Horrela iraultzaren lehen momentutik oinarrizko osasun arreta herrialdeko txoko guztietarat hedatzeko Misión Barrio Adentro ekimena abiarazi zuten; zeinaren bidez, ordura artio mediku arretarik ez zuten tokiek eta herritarrek -Venezuelako gehienek- mediku arreta ukan baitzuten. Misio horretan, Venezuelako osasuneko profesionalen borondate eskasa ikusirik, gobernu bolibartarraren eskariz Kubako milaka mediku etorri eta auzorik txiroenetan kokatu ziren.

Bigarren urrats batean oinarrizko arreta bermatuta osasun diagnostikorako zentruak eraikitzen hasi ziren eta, horretarako, Misión Barrio Adentro II ekimena hasi. Horren baitan dago gaur bisitatu dugun Vargas estatuko Centro de alta técnologia de diagnóstico médico 10 de enero. Bertako zuzendariarekin María Antonia Zulueta doktore andrearekin egin dugu bisita eta, berak aipatu digun gisan Venezuelako iraultza laguntzeko elkartasun ekimena da, Kubako gobernuak osorik finantzatzen duena eta osasun arreta mailan auzoetako guneak osatzen dituena. Vargaseko estatuan mediku diagnostikorako dagoen zentro aurreratuena da, klinika pribatuetakoa baino garrantzitsuagoa; hala, auzoetako medikuek agindutako  erietaz gain, osasun pribatutik deribatutakoak ere etortzen dira, baita bertze estatuetakoak ere; zerbitzua, gainera guztiz doakoa da.

Bertzalde, mediku komunitarioak ere formatzen eta laguntzen dituzte, solasaldien bidez, kontsulta teknikoak eginez e.a. Zulueta andreak erran digunez Kubako medikuek bi urteko egonaldia egiten dute eta beraiendako esperientzia aski aberasgarria da, osasun zainketa beharrean diren herritarrak laguntzea betegarria baita. Venezuela eta Kubaren arteko osasun elkarlanerako itunen baitan Misión Milagro ere azpimarratzeko modukoa da. Kasu honetan ikusmen gaitzetatik sendatzeko venezolarrak Kuban operatzeko programaz ari gara. Programa horri esker milaka venezolarrek ikusmena berreskuratu ahal izan dute. Nolanahi ere den, une honetan operazio horiek Venezuelan ere egiten hasi dira.

Baina Kubaren elkartasuna osasun arlotik harago doa eta Zuluetak jakinarazi digunez eraikuntza elektrikoen arloan, komunikazioan, nekazaritzan eta kirolean laguntza etengabea eskaintzen ari dira. Alta Kubaren laguntza ez da maila profesional edo materialerat mugatzen Venezuelako herritarrak gaitzen saiatzen baitira, herrialdeak berak profesional gaituak izan ditzan.

María Antonia Zulueta zentroko zuzendariak harro erran digu bere konpromisoa orain Kubako iraultzaren lorpenak mantentzea dela; bere adina dela eta Moncadako erasoan edo Sierra Maestrako borroketan parte hartu ez zuenez, bere konpromisoa iraultzak herritar xumeei emandako guztia atxekitzea dela eta, horregatik, bertzeren artean dagoela Venezuelan.

Casas de alimentación edo Elikadura etxeak

Hamarkadetako politika neoliberalen ondorioz Venezuelan muturreko pobrezian zeuden herritarrak anitz ziren, hortaz, prozesu bolibartarra hasterakoan lehendabiziko erronketako bat aipatu muturreko pobreziarekin bukatzea izan zen eta, eginahal horretan, casas de alimentación edo elikadura etxeak sortu zituzten. Hastapenean etxe hauek komunitatearen diagnostiko orokorra egiteko helburuarekin sortu ziren, alta, denborarekin egokituz joan eta komunitatean ziren elikadura beharrak asetzera bideratu zituzten egunero ehundaka otordu prestatuz, batez ere etxegabe, langabe eta adineko jendeendako. Otorduen zerbitzua astelehenetik ortzilarerat eskaintzen dute eta, aldi berean, erabiltzaileen jarraipena egiteko balio du; adineko jendeen kasuan adibidez, osasun zerbitzuekin bitartekaritza lana egiten dute katsabeak, zirrikadun aulkiak eta gisa horretako bitartekoak eskuratu ahal izateko.

Nolanahi ere den, prozesu bolibartarrak bidea egin ahala Misión izeneko hainbat programa abiatu dira: gizarte segurantza bermatzeko, guttieneko pentsioak eskaintzeko, osasun arreta bermatzeko, oinarrizko elikagaiak merketzeko... Hala, programa guzti horien ondorioz muturreko pobrezia ia-ia desagertu da eta horrekin, casas de alimentación direlakoen beharra. Etxe hauetako arduradun batek aipatu digunez, pazientzia eta maitasun handia behar da premian diren jendeekin lana egiteko. Bertzalde eta muturreko pobrezia bukatu ahala komunitatearen premiak bertze batzuk dira: etxebitza, ur-zikinak, ura... Afera guzti horiek kontseilu komunalen bidez bideratzen ari dira komunitatea antolatuz eta beren beharren konponbidean protagonista eginez. Ildo horretan, aipagarria da etxebizitza bermatzeko autoeraikuntza sustatzen dutela eta horretarako herritarrak ikastaroekin gaitzen dituzte, materialak errazten zaizkie eta laguntza teknikoa ematen.