\r\n

Zenbait herritarrek ere harridura eta haserrea erakutsi dute jaietako musika eskaintzarekin:

\r\n

\r\n
\r\n

Los necios contratan a Los Manolos y bailar\u00e1n al ritmo del \"All my loving\" en Sag\u00fces despu\u00e9s de ir a los toros... #DonOstia pic.twitter.com/FZ5C7ZFzvR

\r\n\u2014 Igor Meltxor (@IgorMeltxor) 2017(e)ko ekainak 16\n
\r\n\r\n

Badira ere urrunago joan eta musika eskaintzari aurre egin nahian umore lagun hartu dutenak. Horietako bat da Xigor Gezala ezizenarekin Change.org plataforman sinadura bilketa abiatu duena. Gezalak, Donostiako alkate orde eta PSEko eledun den Ernesto Gasco Sagueseko oholtzan ikusi nahi du, Los Manolos taldearekin batera 'All my loving' abesten eta dantzatzen.

\r\n

Hona hemen bere aldarrikapena: \u00ab2017ko Donostiako Aste Nagusiko egitaraua kosmopolita izan dela ospatzeko, Ernesto Gasco Los Manolos taldearen kontzertuan oholtza gainean ikusi nahi dugu 'All my loving' abesten eta dantzatzen. Aldeanismoaren amaiera, festaz ospa dezagun! Sinatu eskaera hau, Donostiako Udalera iritsi dadin. Ernesto Gasco Los Manolosekin oholtzan ikusi nahi dugu \u2018All my loving\u2019 abesten!\u00bb

\n"}
Naiz+ Naiz+

Donostiako Aste Nagusian Ernesto Gasco Los Manolosekin oholtzan ikusteko sinadura bilketa abiatu dute

Los Manolos, Chenoa, Morat, edo Los Secretos talde eta bakarlariek zapalduko dute Donostiako Aste Nagusiko oholtza garrantzitsuena. Sagueseko agertokian arituko dira, pop espainola jaun eta jabe den 8 eguneko programazioan. Bertatik pasako diren zortzi taldeetatik La Oreja de Van Gogh izango da Donostiako talde bakarra; era berean, Gozategi taldea izanen da euskaraz abestuko duen bakarra.

Alfonso Gurpegui Festetako zinegotziak aurkeztu berri duen programazioak zeresana eman du sare sozialetan.

Donostiako Piratak izan ziren lehenak erantzuten eta gehiegi aurreratu ez badute ere, euren musika eskaintzan lanean ari direla jakinarazi dute.

Zenbait herritarrek ere harridura eta haserrea erakutsi dute jaietako musika eskaintzarekin:

Badira ere urrunago joan eta musika eskaintzari aurre egin nahian umore lagun hartu dutenak. Horietako bat da Xigor Gezala ezizenarekin Change.org plataforman sinadura bilketa abiatu duena. Gezalak, Donostiako alkate orde eta PSEko eledun den Ernesto Gasco Sagueseko oholtzan ikusi nahi du, Los Manolos taldearekin batera 'All my loving' abesten eta dantzatzen.

Hona hemen bere aldarrikapena: «2017ko Donostiako Aste Nagusiko egitaraua kosmopolita izan dela ospatzeko, Ernesto Gasco Los Manolos taldearen kontzertuan oholtza gainean ikusi nahi dugu 'All my loving' abesten eta dantzatzen. Aldeanismoaren amaiera, festaz ospa dezagun! Sinatu eskaera hau, Donostiako Udalera iritsi dadin. Ernesto Gasco Los Manolosekin oholtzan ikusi nahi dugu ‘All my loving’ abesten!»