Naiz+ Naiz+

Elorrion musika banda ipini diote galdeketari

Maiatzaren 7an geroa eskuetan hartu eta galdeketa eginen dute Elorrion. Gorriz seinalatutako data maiatzaren 7koa izan ere, Esku Dago dinamikak bultzatuta, Elorrion bezala, estatus politikoari buruzko galdeketa egingo dute Euskal Herriko beste 50 herrietan.

Elorrion baina, musika banda ipini diote egunari. Lorentzo Records-en grabatu zuten abestia, herriko eta inguruko hainbat musikarien parte hartzearekin; Kimetz Zenitagoia, Xagu (Bultz!), Mamen (Las Vulpes), Arantza eta Pantxo, Nerea Lersundi,… eta askoz gehiago.

Orain herritarrek lagunduta bideoklipa egin eta zabaldu dute.