Naiz+ Naiz+

Emakumea eta kartzela, ertz guztietatik

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu 2017an eta urtemuga ospatzearekin batera, gatazka politiko armatuaren konponbidean feminismotik eragiteko bokazioz arituko da. «Emakumeak eta kartzela» gaia hartu duten lehen lan lerro gisa eta datorren otsailaren 11an espetxe martxa feminista egingo dute Arantxa Zulueta preso eta bakartuta duten Valladolideko espetxeraino.

Emakumea eta kartzelaren gaia ertz guztietatik lantzeko asmoz bideo sorta ere egin du Bilgune Feministak. Lehen emanaldian, preso izandako emakume anitzen testigantza bildu zituzten.

Espetxe sistema eta genero eraikuntzaz mintzo dira bigarren atalean eta Maria Ruiz Torrado eta Paz Frances Lecumberri adituak dira protagonistak.

Hirugarren bideoan, aldiz, Oihana Etxebarrieta Legrandek eta Alitxu Martínez del Campok hartzen dute hitza, presoen senideek bizi duten egoerari ikusgarritasuna eman asmoz.