0 iruzkin

Erabakitzeko gutun azala prest, Urkulun

Bizikletaz 40 lagun inguru joan dira asteburuan Urkulura. Egon da oinez eta autoz joan denik ere, eta ez gutxi gainera.

Inguruko lau auzotatik kanpai-joleek bertaratuei harrera eginez abiatu da ekitaldia. Gero, oihalezko gutun-azal erraldoia aireratu eta bertaratuak azpira sartu direnean, Gure Esku Dagoren kantua abestu dute, oso giro ederrean.

Datorren iganderako motorrak berotzeko ariketa xume bezain sinbolikoa izan da.

Diasporatik ekainaren 5erako dei gehiago ere izan dira, Argentinan, Buenos Airesen egin zuten hau, adibidez: Erabakiaren bidea Buenos Airesen.

Azken egunetan galdeketak sustatzeko bideo motzak hedatzen ari da Gure Esku Dago. Post honetan ari gara denak biltzen: Erabaki? Zertarako?

Erabakiaren plaza bete nahi dute Getxon ekainaren 5ean. Biotz Alai plaza bete eta Erabakiaren Adierazpena aurkeztuko dute egun horretan. Getxoztar ugari ageri dira deialdia zabaltzeko egindako bideoan.

Erabakiaren bidean, eskuen eguna Irun, Hendaia eta Hondarribian . Hitzordua ekainaren 12an izango da.

/