Naiz+ Naiz+

Espetxe bazterreko lanak, oholtzan

Artea dela medio egitasmoaren barruan, Eraikiz kolektiboak osatutako ‘Mujeres en los márgenes’ erakusketa ikusgai da Villamonteko kultur etxean, Algortan. Itziar Moreno euskal presoaren eta Oihana Gramendia preso oiharen lanak daude bertan, izan ere, arrazoi desberdinen ondorioz jendartearen bazterretan dauden emakumeak ikustaraztea du xede erakusketak.

Moreno maiatzaren 2tik dago isolamenduan Fresneseko espetxean. Fresneseko gizonen moduloko bost euskal preso politikoak gose greban daude eta Fresnesen preso dauden Iratxe Sorzabalek eta Ekhiñe Eizagirrek bestalde, zigor ziegan sartu ditzaten bultzatu dute Morenorekin elkartasunez.