Naiz+ Naiz+

Espetxeetako irritxoak barre algara dira elkartzean

Haurrak dira eta espetxearen eta ihesaren ondorioak lehen pertsonan bizi dituzte. Kilometrotan sakabanatutako irritxoak barre algara bihurtzeko ahalegina da Irritxoen Eguna eta aurten Tolosako Bonberenean ospatu da. Zapik igorri digu egunaren laburpen bideoa.

Haur hauen egoeraz gehiago jakiteko, GAUR8n orain hiru urte argitaratu zuten erreportaje hau: «Ehunka dira gurean seme-alabekin espetxearen gaia landu behar duten familiak. Trantze horretan aurkitzen diren gurasoentzat lagungarri izan nahi du GAUR8k, eta, gaian aditu diren bi psikologorekin bildu ondoren, kartzelaren inguruan aritzeko hainbat aholku praktiko ekarri ditugu orriotara».