Naiz+ Naiz+

Euskaraz hitz egiten duten saltokien mapa

‘Egun on!’ du izena eta euskaraz ari diren saltokien mapa dakar. Postontzira igorritako mezuan diotenez «euskaraz hitz egiten duten establezimenduen mapa elkarlanean osatzeko proiektua abiarazi dugu. 1500 establezimendu ditugu gure datu basean eta helburua da, kolaboratzaileen artean mapa osatzen joatea».

EgunOn.info webgunean topatuko duzue mapa bera; gainera, Android mugikor eta tabletentzatko aplikazioa ere sortu dute. Asmoa «ahalik eta oihartzun handiena izatea» eta «euskaraz bizitzen lagunduko digun mapa osatzea» dela diote.