Naiz+ Naiz+

Fracking Ez plataforma kezkatua Subillana-Gasteiz arteko gas putzuaren ustiapenarekin

Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subillana-Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.

Hala Bideo Fracking Ez Araba plataformako Amagoia Murua eta Luis Casado kideekin egon da eta gas putzu honen ustiapen berriarekiko susmoak azaldu dituzte. Izan ere, azken urteotan errentagarritasunik ez omen zuten teknika konbentzionalak erabiliz atera nahi dute gasa bertatik. Horrez gain, teknika konbentzionalak edo ez-konbentzionalak erabiltzearen eztabaidaren gainetik, eredu energetikoan kokatzen dute jendartean eman beharreko eztabaida.