Naiz+ Naiz+

Gaixo dagoen Oier Gomez presoa Gasteizko erakusketa batean agertu da

Oiergoemz
Oier Gomez irudiaren ezkerrean

 

Minbizia eta metastasia du Oier Gomez euskal preso politikoak, baina, hala eta guztiz ere, Frantziako estatuko Meaux-Chauconin-Neufmontiers espetxean dute preso. Gomezek bizi duen egoera gordina salatzeko hamaika ekimen egiten ari dituzte, tartean Gasteizko Foru enparantzan kokatuta dagoen Vital Kutxako aretoak hilabete honetan zehar duen ‘Pariesien’ erakusketan egindako ekimena.

Hamarkada ugaritako zuri beltzeko argazkiak biltzen ditu erakusketak, egun batetik bestera, ostera, Oier Gomezen irudia jasotzen duen argazkia agertu da bertan. Hala eman du aditzera Hala Bedik, Gomez agertzen den argazkia azaltzeaz gainera.

Sare herritarrak, manifestazio nazionala deitu du apirilaren 8an Gasteizen, larriki gaixo dauden askatasuna eskatzeko.