Naiz+ Naiz+

Gasteizko Euskararen Ahotsak

Euskarak zer sentipen sortzen duen ezagutzeko 13 lagun elkarrizketatu eta ‘Gasteizko Euskararen Ahotsak’ dokumentala egin dute.

Elkarrizketatu batzuk gasteiztarrak dira jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Haiei guztiei, euskarak zer sentipen sortzen dien galdetu diete. Euskara nola bizi duten, euskaraz nola bizi diren...Eta denen artean, euskarak Gasteizen izan duen bilakaera marraztu dute.

Finantziazioa Crowdfoundingari esker lortu eta gero, gaur aurkezten dute dokumentala.