Naiz+ Naiz+

Gazte danbada!

GazteDanbada.net Gazte Danbada, Zukgua prozesuaren fruitu izango den gazte antolakundearen jaiotza jaialda izango da. Martxoaren 29, 30, 31 eta aipirilaren 1ean, gazteok elkartu eta auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko aukera izango dugu. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak aurkituko ditugu bertan.

Irailean Zukgua prozesu eratzaleari ekin genionetik ehundaka gara hausnarketan eta eztabaidan murgilduta gauden gazteak. Prozesu honen azken helburua independentzia eta sozialismoa erdiesteko gazte estrategia definitu eta hau garatuko duen antolakudea gorpuztea da. Martxoaren 2an kongresua ospatuko dugu gazte antolakundea sortuz, eta hortik gutxira, antolakunde berri horri ongi etorria emateko modu paregabea izango da Gazte Danbada!