Naiz+ Naiz+

Gernikako alkatearen soldatak eztabaida beroa piztu du Udalbatzan

Gernika-Lumoko udalbatzako pasarte bat da bideoan jasotzen dena. Pasa den martxoko osoko bilkura da eta bertan udal lanpostuen balorazioaren inguruko eztabaida bizia eman zen Gernika-Lumoko alkate Jose María Gorroño eta EH Bildu koalizioko zinegotzi Arlette Apraizen artean.

Gorroñok alkate batek Gernika moduko udalerri batean jaso ahal duen ordainsari handiena jasotzen duela gogora ekarri du Apraizek, bideoaren arabera, 67.087,03 euro, hain zuzen ere. Eta adierazpen hauek ez dira Gorroñoren gustukoak izan, bere erantzunak erakusten duen moduan.

Imanol Nietok zintzilikatu du Facebooken pasartea, Gorroñoren adierazpenak «harrokeriaz eta paternalismoz» beteta daudela salatzearekin batera. Bideoa dezente zabaltzen ari da sarean. Hemen, Udalbatza osoaren bideoa.