0 iruzkin

Gurpil aulkia oholtza gainean, dantzan

Laudioko jaietan ikusi ahal izan zen ikuskizun eder hau. Iñigo Martinez laudioarra eta Davinia Descals kataluniarra izan ziren protagonista eta ehunka pertsona elkartu ziren txosnagunean emanaldia ikusteko.

Diziplina artistiko zabala da dantza eta dantza inklusiboaren bidez, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko sormen, komunikazio eta interakzio espazioak sortu nahi dituzte. Desgaitasuna muga baino, mugimendu aniztasunerako aukera da.

Aiaraldea atari digitalak eman du ikuskizun honen berri.

/