Naiz+ Naiz+

Ipar Korea ezezagunera gerturapen bat, 360º-tan

Agian deabru guztien kabi dela esan digutelako edo, arrakasta izan du sarean bidaia agentzia batek hedatu duen bideo honek. Ipar Koreara pasa den ekainean egindako bidaia bat da, 360º-tan grabatua. Beraz, erabiltzaileak ezker-eskuin, gora-behera... mugi dezake kamera momentu oro intereseko duenari begiratuz.

Youtubeko iruzkinetan ohiko galderak, ia arazorik izan zuten grabatzeko, ia zein den bertako egiazko egoera... 360º ez dira agian dena ikusteko behar adina (ez han eta ez inon), baina Ipar Korea ezezagunera gerturapen dotorea da bideo hau.