0 iruzkin

Iurretan ere izan dira arrantzale bizardunak bandera kentzen...

Postontzian jaso dugu Iurretako arrantzale bizardunen mezua eta bideoa, euren herrian ere bandera espainola desagertu dela azalduz:

Mezua: «Kaixo, Jakingo duzuenez Iurretan ere, Urquijo jauna eta bere alderdi faxistak inposatu zigun bandera espainol arrotza desagertu da. Ondoren bidaltzen dizuegun bideo honekin inposatu diguten ikur horren desagerpena azaltzen dugu. Gauzak horrela eskertuko genizueke bideoa zabaltzen laguntzea, behingoz jakin dezatela gure ikurra Ikurrina dela, Euskal herriak bere nortasuna duela eta ez inposatu nahi diguten bandera espainarra ezta bestelako ikur arrotzak. Besterik gabe jaso ezazue agur bat. Iurretako arrantzale bizardunak».

/