Naiz+ Naiz+

‘Jotamentala’, jotari eskainitako film dokumentala

Jota dantza protagonista bihurtu du AIKO taldeak ‘Jotamentala’ dokumentalean. 50 minututan zehar eta euskaraz zein gaztelaniaz, jotaren inguruko ibilbide zorrotza egiten du film dokumentalak.

Filmean ikusten den moduan, jatorrian Elizak bekatuzkotzat hartu zuen dantza da jota, eta, euskal nazionalismoak garbi eta kasto bilakatu zuena; landa inguruko munduari ustez lotua egon arren, betidanik hirikoa izan den eta den dantzatzat dute AIKO taldekoek.

Han eta hemen aurkezten ari den filmean, AIKO-ko kideez gain, Cesc Gelabert edo Jon Maya bezalako dantzariek eta koreografoek eta Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen edo Jose Inazio Ansorena bezalako folklorearen ikerlariek eskaintzen dituzte euren testigantzak AIKOren eta Bideografik Ekoizpenak etxearen artean ekoiztutako Jotamentala lanean. Etengabe berriztatzen den dantza hau, erabat indarrean dagoen gaur egungo kultur adierazpena dela sostengatzen dute dokumentalean.

Info7-n dokumentalaren gaineko elkarrizketa egin diote Sabin Bikandiri.