Naiz+ Naiz+

‘Le cimetière des vivants’, Hendaiako erretenzio zentrora hurbilpena

Donaixtiko San Mixel Okupan ekitaldiak antolatzen jarraitzen dute kanporatze meatxuari muzin eginik. Astearte honetarako ‘Le cimetière des vivants’ dokumentalaren emanaldia antolatu dute (21.00). CIMADE elkarteak bultzaturiko lan honetan Hendaiako erretenzio zentroaren egoera aipatzen da, besteak beste. Emanaldiaren ostean Audrey Hoc, dokumentalaren egilea. eta Helene Ducarre, Euskal Herriko CIMADEko lehendakaria, izango dira ikusleekin filmaren nondik norakoak eztabaidatzeko. Hona hemen trailerra:

Ekimenekin aurrera San Mixel Okupan

Astearte honetako ekimenaz gain hainbat ekitaldi antolatu dituzte hurrengo egunetarako ere: Asteazkenean (15.00) HAUR tailerra: Joko Handia: Beltxuren igoera. Gauean (21.00) ‘Les fréres GROOMS’¸ antzezlana izango da Tokia antzerki taldearen eskutik. Ostegunean 21.00etatik aurrera GARTXOT filmaren emanaldia eta Asisko Urmenetarekin solasaldia.