Naiz+ Naiz+

‘Lurralde askea’, libre desobeditzeko ere

Ozaetan deitu dute 0 asanblada, Lurralde Askea deitzen da eta «Izan desobediente» dute lelo. Bideoan proiektuaren izaera nabarmen.

Larunbatean 10.00etatik aurrera izango da asanblada. Elkar ezagutzeko tartearen ostean ’Zertarako gaude hemen?’ galderari erantzungo diot sar hitzan eta jarraian mikro hausnarketak izango dira. Izenburua: ‘Bizimodu onaren Euskal Herria eraikitzen hasteko zeintzuk dira gako berriak?’. Erantzunak herri mugimenduko 10 ordezkarik emango dituzte 5 minutunako hitz hartzeekin eta denen parte hartzeari irekita. Eguerdian lan taldeka izango dira hausnarketak eta 13.00etan jatordu txikia egingo dute. 13.30etik aurrera ‘Zer gara?’ eta ‘Zer egin?’ galderei erantzuteko tartea hartuko dute. 17.00ak bitartean luzatuko da ariketa, tartean bazkari-jolasa izango da Olatu.koop proiektuarekin. Amaitzeko asanbladaren eremua, Garaion Sorgingunea ezagutzeko aukera izango da (kartela hemen). Informazio gehixeago hemen.