Naiz+ Naiz+

Manchester Citykoen zorionak Lezoko Allerru kirol elkarteari

50 urte bete ditu aurten Lezoko Allerruk eta ostiralean abiatu zituzten urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Tartean, bideo berezi bat jaso zuten zaleek, Manchester City taldeko jokalariek igorritakoa. Izan ere, bertan da Xabier Manzisidor, Lezoko taldean izan zena eta Realean urte luzez aritu bezala Ingalaterrako taldean atezainak trebatzen ari dena gaur egun.

Bideoan jokalari famatu ugari ikusi ditzakegu, euskaraz ere bai batzuk... eta tartean Pablo Z

abaleta argentinarra, bere abizenaren jartorriaren berri baduela erakutsiz... ‘Naike4’ erabiltzaileak nabarmendu du zati hori (goian duzue ikusgai)... eta zorion agurrak osorik, lehenbizi jokalariekin eta amaieran Manzisidor berarekin hemen: