0 iruzkin

‘Mendi kantan’ proiektua, Amurrioko Mendiko Lagunen eskutik

Mendi Kantan proiektua. Amurrioko Mendiko Lagunak mendi taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen artean, kantutegi bat argitaratzea pentsatu genuen. Irudi hauetan "Bautista Basterretxe" kantuaren grabaketa saioak ikus daitezke.

Liburuxkarekin batera, kantuen hitzak ez ezik eskualdeari, Gorobel mendilerroari eta taldearen historiari buruzko edukiak biltzen dituena, herriko eta eskualdeko musikari zein zaletuen partehartzeaz baliatuz bost abesti grabatu genituen.

Irudi hauetan "Bautista Basterretxe" kantuaren grabaketa saioak ikus daitezke, laguntzaile ugarirekin:

Argibel Euba: Bateria / Victor Gómez: Kontrabaxua / Amaia Larrinaga: Ahotsa / Andere Larrinaga: Ahotsa / Pottoki : Ahotsa / David Nanclares: Mandolina, gitarra / Ruben Isasi: Trikitixa / Eneko Aldai: Tarota (katalandar oboe herrikoia)/ Xabier Valle: Tarota / Iraide Ortiz: Klarinetea

/