Naiz+ Naiz+

Mouesca eta Calderon baxenabartarrek txapela jantzi eta amaitu da Euskal Herriko VIII. mus txapelketa

Manex Mouesca eta Martzel Calderon Izturitzeko bikotea izan dira garaile Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketan. Iñaki Perez eta Juanma Lopez bizkaitarrei gailendu zitzaizkien martxoaren 5ean Urdiñarben jokatu zen finalean.

3. eta 4. Evaristo Jimenez eta Isidro Jimenez burlatarrak eta Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea arraioztarrak sailkatu ziren. 5. postuan, berriz, Ikaztegietako Jon eta Xabi Luzuriaga bikiak geratu ziren.

Naiz Plusen Euskal Herriko Mus Txapelketaren jarraipen berezia egin dugu eta mapan, herrietako kanporaketan eta herrialdeetako finalen emaitzak, argazkiak eta bideoak ikusi daitezke.

Izan ere, azarotik urtarrilera bitarte 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketak, Euskal Herri osoko ia 2000 bikoteren parte hartzearekin. Otsailaren 20an, aldiz, zazpi herrialdetako kanporaketak jokatu ziren eta bertan sailkaturiko 128 bikoteak lehiatu ziren Urdiñarben.

Dena prest, Euskal Herriko mus finalerako

Mus txapelketa azken txanpan sartu da, herrialdeetako finalak jokatuta

Martxan, Euskal Herriko VIII. Mus txapelketa