Naiz+ Naiz+

Murrizketen aurka egin dute eskola publikoaren jaian

Isabel Celaa sailburuak hitza hartzean murrizketen aurkako afitxak erakutsi dituzte hainbat herritarrek asteburuan Zarautzen ospatu den euskal eskola publikoaren aldeko jaian (Albistea NAIZ.info-n). Twitterren hedatu du gaur protestaren bideoa @xabirastorza-k: «Eskola Publikoaren Festan Celaaren aurrean murrizketen salaketa #murrizketarikez ez hemengoak ez Madrilgoak» 

Larunbatean, berriz, murrizketen aurkako martxa egin zuten Ezkerraldean (Albistea NAIZ.info-n). Ezkerraldeko martxan gaur gaurkoz gastu militarrera bideratzen duten dirua zailtasunetan diren familiei laguntzeko erabiltzea eskatu zuten. Eskualdean egoera hilabetea amaitu ezinda ibiltzen diren familiak 51.500 direla salatu zuten eta 21.000 direla langabezian diren herritarrak. Gure postontzira iritsi dira BerriOtxoak elkartetik zabaldu dituzten argazkiak.