Naiz+ Naiz+

Mus txapelketa azken txanpan sartu da, herrialdeetako finalak jokatuta

Euskal Herriko VIII. Mus txapelketako final handia Zuberoako Urdiñarben ospatuko da martxoaren 5ean eta asteburu honetan 128 bikotek eskuratu dute finalerako txartela, tartean zazpi herrialdetako txapeldunak. Naiz +-en jarraipen berezia egiten ari gara 2016ko Mus txapelketari eta mapan, orain arte jokatutako herrietako kanporaketen emaitzak ikusi daitezke (gorriz), bai eta herrialdeetako finaletako emaitzak ere (urdinez). Irudiak eta bideoak ere ikusgai dira.

Final handia Zuberoako Urdiñarben ospatuko da martxoaren 5ean eta aurten 50.000 euro baino gehiago banatuko dira sarietan. Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute; irabazleek, aldiz, txapela eta garai ikurrez gain, 3.000 euro eta lau lagunentzako nazioarterako bidaia.

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 250 herritan jokatu da aurten Euskal Herriko Mus Txapelketa. Iazko txapelketan Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen kanporaketa eta 4.000 pertsonek parte hartu zuten VII. Mus Txapelketan.

Info + Twitterren #ehmus traolarekin.