Naiz+ Naiz+

‘Ni Urumea’ dokumentalaren aurkezpen bira

Ni Urumea TRAILER from Labrit Multimedia on Vimeo.

Igandean, maiatzak 22, ekingo zaio Cristina Enea Fundazioak sustaturiko dokumental honen emanaldi-sortari. Horrela, maiatzean eta ekainean, Urumeak bustitzen dituen udalerrietan ibaiari buruzko dokumental etnografiko honen aurkezpen-proiekzioak izango dira, Labrit Multimedia ekoiztetxearekin elkarlanean. Emanaldien ondoren, egileen eta bertaratutakoen artean solasaldia izango da.

Labrit Multimedia ekoiztetxearekin elkarlanean eginiko lan honek ibaiaren bidean zehar testigantzak eta bizipenak jasotzen ditu, horien bidez ibaiari ageriko protagonismoa emanez, ez bakarrik naturaren eta hirigintza gatazken ikuspuntutik, baizik eta gizakion harremanen alorretik ere: arrantzale, basozain, kirolari eta ibai bazterreko hainbat lekukoren istorio, kondaira eta anekdotak biltzen ditu dokumentalak, Urumea bizitzeko bakoitzak duen ikuspegia azaleratuz.