Naiz+ Naiz+

‘Nire amaren hiria’, #Bilbo #euskal eta #kultura

‘Nire amaren hiria’, «Bilboko euskal kulturgintzaren egoeraren erradiografiatxoa». Oihana Bartrak landu duenaren azalpena da, ia 20 minutuko ikusentzunezko lan honetan Bilboko kultur sortzaileen iritziak jaso ditu. Bartraren beraren bertsoz gidatuta Galder Perez, Goizalde Landabaso, Naroa Gaintza, Josu Martinez, Adur Larrea, Matxalen De Pedro, Lutxo Egia eta Nora Aurrekoetxearen hausnarketek osatutako lana da.