Naiz+ Naiz+

Olentzero Iruñean baimenak eskatzen

Postontzitik Gora Iruñea. Ostiralean Olentzero aurreratu da Iruñean, hilabete faltan etorrera ofiziala egiteko auzoetako kalejirak ospatu ahal izateko baimenak eskatu dituzte udal erregistroan. Hilabete bat dute erantzuna emateko baina guk erantzuna lehenbailehen jasotzea nahiko genuke.

[GARA] La petición de los permisos del Olentzero en Iruñea acaba con identificaciones

Urteak eman ditugu udalaren oztopoak eta mota guztietako jazarpenak pairatzen, debekuak, fidantzen ordainketak, udaltzaingoen indarkeria... Iaz normaltasun osoz ospatu genituen kalejirak eta ondorioz aurten ere normaltasun hori mantentzea da gure helburua. Horregatik gaur egindako ekitalditxoarekin normaltasun hori eszenifikatu nahi genuen, baina bideoan ikusiko duzuen bezala udaltzainak agertu eta baimenak sartzeko oztopoak jarri dituzte.

UPNk euskal kulturarekiko duen gorrotoa ulertezina da. Halere baimenak sartu ditugu eta kalejirak arazorik gabe garatzea espero dugu. Gure esku dagoen guztia eginen dugu hala izan dadin. Beti elkarlanean aritzeko prestutasuna adierazi diogu udalari, publikoki eta era pribatuan eta oraingoan ere ikusten dituzten arazo guztei konponbideak bilatzeko gurekin hitz egin dezaten eskatzen diegu