0 iruzkin

Ongi etorria, errefuxiatuei

“Ongi etorri errefuxiatuak' lelopean elkarretaratzeak izango dira larunbat honetan Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Deialdi hauek Europa mailan egingo den Iheslari eta Etorkinen Eskubideen aldeko martxaren baitan kokatzen dira.

Gasteizen, modu sinbolikoan, manta bat eta maleta bat eramateko eskatu diete 13:00etan Urrezko Zeledonen plazara hurbilduko  diren herritarrei. Iruñean, Udaletxeko plazatik abiatuko da manifestaldia 12.00tan eta «Orain inoiz baino gehiago, ongi etorri» goiburuarekin eta txaleko laranjak soineaeginen dute. Bizkaiko hitzordua Arriagan izango da eguerdian, eta Bizkaia mailako 100 eragile baino gehiagok babestu dute. Donostian ere izango da protesta.

#IgaroBideZiurra edota #ongietorrierrefuxiatuak izenarekin sare sozialetan ere elkartasun mezuak zabaltzen hasi dira.

/