Naiz+ Naiz+

Polizia ohi bat ikertzeko eskatu du Norma Morronik, Filtroko sarraskiaren 24. urteurrenean

Datorren abuztuaren 24ean 22 urte beteko dira Fernando Morroni eta Roberto Facal hil zituztenetik. Uruguaitik kanporatuak izateko arriskuan eta gose greban ziren hiru euskal errefuxiaturi babesa azaltzen ari ziren bi uruguaiarrak milaka lagunekin batera, Polizia oldartu eta Filtroko ospitale atarian tiroz hil zituztenean.

Ordutik, abuztuaren 24-ero memoria eta justizia aldarrikatzen duen martxa bat egiten dute. Aurten, baina, bada nobedaderik eta hala jakinarazi du hildako Fernando Morroniren amak, Norma Morronik, Askapenaren laguntzaz zabaldu duen bideoan. Bere semea tiroz nork hil zuenaren susmoa badu, hala jakinarazi diotela azaltzen du, eta, informazio hau ikertzeko eskatu dio Poliziari. Haren arabera, Waldeman Rosas Ruiz polizia izan zen semearen kontra tiro egin zuena.

Oker badago barkatzeko dio, baina, bere semearen heriotzaren arduraduna bera izan daitekeenaren uste sendoa du.