Naiz+ Naiz+

Santutxuko Uztaldi gaztetxea ostiralean inauguratuko dute

SantutxunBizi. «Ia ia hiru hilabeteko lan gogorrak azkenean bere fruituak eman ditu eta orain da goxo goxo erein genituen haziek emandako uzta jasotzeko garaia. Ostiral honetan, uztailak 13, Santutxuko Uztaldi Gaztetxearen inaugurazioa ospatuko dugu iluntzeko bederatzietatik aurrera Iturriaga kaleko 14. zenbakian. Guztiok zaudete gonbidatuta, bera, gerturatu eta ospatu gurekin aro berri honen hasiera».