\r\n
\r\n

Irailak 27 #GudariEguna pic.twitter.com/dM80nbqGS1

\r\n\u2014 Josu Jimenez Maia (@itxaurdi) 2017(e)ko irailak 27\n
\r\n\r\n
\r\n

Gazte bat lurrean aurkitu dugu
lore gorriz beterik kolkoa...
burdinen artetik ihesi dator
euskal gazteriaren oihua! (...)#gudarieguna pic.twitter.com/E9MaLefMut

\r\n\u2014 arkaitz (@arkaitzhorma) 2017(e)ko irailak 27\n
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Sareak oroimenaren bozgorailu, gaurko Gudari Egunean

Irailak 27a da gaurkoa eta Euskal Herriak Gudari Eguna ospatu ohi du.

Zarautzek eta Azpeitiak ekitaldi bereziak antolatu dituzte, bertakoak baitziren Frankismoko azken fusilatuetariko bi: Jon Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi. 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten biak, ordutik, gertakari horien oroimenean egun horretan ospatzen da Gudari Eguna.

Txiki eta Otaegiz gainera, Euskal Herriak sufritzen duen gatazka politikoaren ondorioz hildako herritarrak ere gogoratzeko abagunea hartzen da Gudari Egunean. Bilbon, adibidez, Gaizka Gaztelumendi, Jose Miguel Bustinza eta Kepa del Hoyo izan dituzte gogoan. Lehen biak 1997ko irailaren 23an Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hil ziren Bilboko Amistad kalean. Del Hoyo, ostera, polizi operazio horretan atxilotu eta aurtengo uztailean hil da oraindik espetxean preso zegoela.

Aurten 20 urte bete dira Gaztelumendi eta Bustinzaren heriotza gertatu zela eta oraindik ere «oroimenean» dituztela nabarmendu nahi izan dute.

Asko dira Gudari Egunarekin atzera begiratu eta bidean gertatutakoaz hausnartzeko tartea hartzen dutenak. Horietako bat Iñaki Egaña historialaria da, aurtego Gudari Egunean, ostera, historian zehar emakumeek egindako ekarpena aintzat hartu nahi izan du ‘Mujeres’ deitu dion testuan.

Sareetan ere Gudari Egunari erreferentzia egiten dioten mezuak aurkitu ditugu. Tartean, @irribarrez goitizenaren atzean ezkutatzen den Eñaut Aiartzagunenagak egindako #GaurkoTira.