Naiz+ Naiz+

Simon Bolivar Euskal Herrira itzuli da!

> Albistea NAIZ.INFOn

Urriaren 7an Venezuelan izango diren hauteskundeak direla eta, Askapena eta Komite Internazionalistak Euskal Herriko elkarte internazionalistek Bolibar Iraultzari babesa agertzeko elkarretaratze bi antolatu zituzten astelehenean, urriak 1, beste hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalen laguntzaz.

Lehendabiziko agerraldia goizean izan zen EiTBko egoitza aurrean. Bertan agertu zen Simon Bolibar (militante internazionalista batek antzeztuta) Bolibar Iraultzaren lorpenen inguruko informazio falta salatzeko eta Venezuelari buruzko informazioen manipulazioa agerian uzteko.

Arratsaldean, Bilbon, Plaza Biribilean (BBVAren egoitza aurrean) ehun lagun baino gehiagok beste elkarretaratze bat egin zuten eta aurretik igarotzen zen jendearen interesa piztu zuten.

Era berean, honako bideoa aktore, editore, nekazari eta, orokorrean, internazionalisten laguntza eskuzabalari esker egin izan da, Bolibarren Venezuelak ematen digun berotasunaren isla.

> Argazkiak