Naiz+ Naiz+

Solte santutxuarrak Italiako ‘Renoize’ festibalean

Postontzira igorri digute Santutxuko Solte musika taldekoek Italian zehar izan berri duten abenturaren berri. Orain 8 urte Erroman faxistek hil zuten Renato gaztearen omenez antolatutako jaialdian izan dira bizkaitarrak eta bideo honetan laburbildu dute esperientzia:

Hauxe Solteko kideek idatzi digutena: «Aurtengo udan, 8 urte bete dira Italiako hiriburuan faxista talde batek Renato gaztea labankadez erail zuenetik. Renato gaztea, Erromako beste gazte asko bezala, gizarte justu baten alde borrokatzen zuen. Okupazioaren bitartez jendarteari eskainitako espazioetan lan egiten zuen, antifaxismoaren alde lan egiten zuen, eta besteak beste, zaletasun bat zeukan... musika. Erailketaren ondoren, CSO Cinodromo izendaturiko "gaztetxe" modukoan "Renoize" musika eskola martxan jarri zuten. Hortik aurrera Renato gaztearen omenez eta faxismoa sahalatuz izen bera eramango zuen urteroko musika festibal erraldoia ospatzen delarik. Aurtengo "Renoize 2014" edizioan, Euskal Herritik, Santutxuko Solte musika taldea bertan izan delarik, Citizen Kain, Radici nel Cemento, Kaos for Cause... eta Italiako hainbat taldeekin batera. Erromarako bidaia, egonaldia eta kontzertua laburbiltzen dituen bideoklipa kaleratu du Solte-k han bizitako esperientzia ahaztezina azaltzeko».