0 iruzkin

Sortuko... ez! Sortu dira besteak!

Asteazkenerako egin dute hitzordua Urretxuko Labeaga aretoan (gaiaz info gehiago GARAn argitaratutako aurrerapenean). Hona azalpena: 

Azken urteetan sortuko direla besteak behin eta berriz errepikatu digute eta horretarako batu dira hamaika artista emanaldiak eskaintzeko. Ez da gure asmoa inorren ekitaldiei burla egitea baina kultura bizia maite dugunez, aurten guk besteak iada sortu direla aldarrikatu nahi dugu, hemen daudela, hemen gaudela eta beti egongo garela.

Horretarako euskal 7 probintzietatik 10 artista ekarriko ditugu gurera Abenduaren 30ean, Labeaga Aretora. Gainera, sarrerarekin KKinzonak prestatutako diska oparituko dizuegu, kontzertuan egongo direnen lanak edozein tokitan entzun ahal izateko.

Bertan izango dira:

- AMAREN ALABAK (Xiberoa)
– AGUXTIN ALKHAT (Heleta)
– EZ AURKEZTUAK (Berriatua / Gabiria)
– ARRUTIKO INTXAURRAK (Zarautz)
– PAXKAL IRIGOYEN (Ainiza Monjolose)
– MONTAUK (Gasteiz)
– ITURRIA (Elizondo)
– MOR MORE (Zarautz / Ondarroa)
– PERU (Usurbil)
– ISUO SASIIA & JON MURUA (Zumarraga)

/